2013/11/24

Donostiko Maratoiko 10kmak eta Santurtzi Bilbo (16km)

Aste honetak Garraitzeko 3 kirolarik Euskal Herriko bi kross garrantzitsutan parte hartu dute, alde batetik Julen Lopez eta Iker Prietok Santurtzitik Bilborako lasterketan eta bestetik Ander Okamikak Donostiko Maratoiko lasterketa barruan antolatu duten 10km ko lasterketan.

Eguraldiak askorik lagundu ez badu ere, bakoitzak bere maila eman du eta emaitza onak ikusi ditzazkeguz. Alde batetik Santurtzitik Bilborako 16km inguruko ibilbidea egiteko, Iker Prietok "Ipri" 1h 03ko denbora behar izan du aldiz, Julen Lopez, Garraitzeko izozkigileak aldiz 1h23´00ko denboran sartu da Bilboko Gran Viako helmugan. Bakoitza bere mailan, lasterketa ona egin izan dutela esan genezakegu!

Lekitto Bixiri: Imanol, Ibon San Miguel, Oka eta Ipri besteak beste

2013/11/17

BILBOKO 26. HERRI KROSA

Iker Lehendakari Agirretik korrika

Domeka honetan, milaka lagun batzen daben Bilboko 26. Herri Krossa egin izan da eta bertan Garraitz Kirol Taldeko hainbat partaide egon dira 10kmko ibilbidean korrika:

IKER PRIETO - 0:35:30
IGOR PEREZ - 36 minutu inguru
ANDER UGARTEBURU - 0:37:30
ALEX FERNANDEZ -0:37:55
UNAI LARRONDO - 54 minutu inguru lasai lasai egin dau

2013/11/10

6. LEKITTO BIXIRIK (ARGAZKIAK)


Eskerrik asko Jesus Mari Anakaberi, izan be bera izan da argazki galeri honetako argazkien egilia guztira 733 eginaz.

Topa zeure edo lagunen argazkiak!

BEHOBIA - DONOSTI 2013 (SAILKAPENAK)

2013ko Behobia (Lekittarren sailkapena)
Garraitzeko extrakomunitarijua

HELMUGAKO BIDEOA

Gure kirolariek eguraldi hotz eta euritsua euki dabe gaur Behobia-Donosti lasterketan baina ez da izan traba bat marka eta postu onak egiteko izan be 21 izan diraz amaitzia lortu izan daben lekittarrak tartian Garraitz kirol taldeko kirolariak:

247. postuan KOLDO ITURRASPE "GIO" - 1:15:17
271. postua JESUS MARI VALENCIA "BALEN" - 1:15:42
318. postuan ANDER OKAMIKA "OKA" - 1:16:12
671. postuan HARITZ GARATE - 1:18:57
1213. postuan HARITZ URIA- 1:21:50
1414. postuan RAMON ORTEGA - 1:22:43

2013/11/03

ESKERRIK ASKO DANORI! (SAILKAPENAK)

Gaur 6. lasterketa honetan inoizko jenderik eta gehien batu izan gara Lekitto Bixirik herri krossian eta guzti hau jende askori esker da, antolatzen, partehartzen eta laguntzen egon zairien lagun, famili ta esagueni esker. Bereziki aipamen berezi bat emon nahi dotzagu ezerren truke lasterketa amaitu eta indarrak hartzeko doainik naranja eta platanuak emon gaitxun EUSEBIO FRUTERUAri. Holako laguntziagaz beti da errazao holako kirol probak antolatzia.