2014/02/09

ERMUKO V. duatloia (2014/02/08)


Bosgarren urtez Ermun sprint duatloi bat izan genuen atzo egun euritsu eta hotz batean, baina ez zen nahikoa izan bertan behera uzteko izan ere 126 neska mutil ausartek amaitzea lortu zuten. Hauen artean 3 taldekide egon ziren irteera lerroan, Iker Prieto Chic, Julen Lopez Arritola eta Juan Jose Ortiz de Mendibil.

Iker Prietok egun gogorra euki zuen 3 aldiz lurrera erori zen ta, baina amaitzea lortu zuen gainera Jubenil mailan podiumean sartuz.

Hauek izan ziren beraien emaitzak:


2014/02/02

2013ko TRIATLOI / DUATLOI ZIRKUITUAK

Aurten bi kirolari izan dira Euskadiko Triatloi Federazioak ematen dituen zirkuituetako podiumetan, alde batetik Iker Prieto (duatloiko Junior mailan) eta bestetik Ander Okamika (triatloian Absolutu eta 23 urte azpikoetan).
ZORIONAK BIORI!!



Beste alde batetik, lagun daukagun Egoitz Zalakainek Espainiako Neguko Triatloi txapelketan lortutako garaipena aipatu nahi dugu, azkenena lortu baitu, pasan urtean azpitxapeldun geratu ostean. 
ZORIONAK EGOITZ!

2014/01/31

ERMUKO DUATLOIA (2014/02/08)

2014. urte honetako lehenengo lasterketak hasten daude ta duatloi zirkuituko lehenengoa ate joka daukagu. Aurten, Ermun hasiko da sprint distantzian (5km korrika + 20km bizikletaz + 2,5km korrika)

Ermuko duatloi honek bere 5. edizioa izango du otsailak 8an, larunbatean, arratsaldeko 16:00etan emango zaio irteera Cardenal Orbe plazan eta guztira 190 kirolarirentzako lekua dago, momentuz 30ek izena emanda daukate, seguru azken unean beste hainbat lagunek izena emango dutela. Guri dagokigunez, taldeko duateletak prest dagoz, momentuz bik izena eman dute: Iker Prieto eta Julen Lopezek, ea 3. bategaz taldekako sailkapenean puntuatzeko aukera daukagun.

Ibilbideari dagokionez, korrikako sektorea herri barruan burutuko da, buelta bakarra izanik. Ondoren bizikleta hartu ta Mallabirako norabidea hartuta buelta bakarra emango zaio 20kmko ibilbideari. Azkenik, korrikako bigarren saioan, herri barruan beste buelta bat eman beharko da 2,5kmko ibilbidea osatuz.

Hobeto ikus dezazuen, hemen dauzkazue bideo batzuk:

BIDEOAK:






INFORMAZIO GEHIAGO:
- triatloi.org (inskripzioak)
- web orrialdea

2014/01/24

TRIATLOI eta DUATLOIKO epaile nahi duzula izan?

Ba aukera paregabea daukazu egun bakar baten titulua eskuratzeko. Horretarako, hemen daukazue informazioa.

1. maila honen eguna OTSAILAK 8 Eibarren izango da 9:30-12:30 bitartean. Gutxienez 16 urte izan behar da kurtso honetan parte harteko.

2013. urteko EUSKALHERRIKO DUATLOI ETA TRIATLOI ZIRKUITUEN IRABAZLEAK

Aurten gure taldekidea dan Ander Okamika izan da triatloiko zirkuituko irabazle bai maila absolutu zein 23 urte azpikoetan baita azpimarratzekoa duatloian Iker Prieto Chic gazteak jubenilletan lortutako bigarren postua.

TRIATLOIA
DUATLOIA












2014/01/04

SAN SILBESTRE 2013

Urte barria ondo hasteko ondo amaitu nahi izan genuenak asko izan ginian ta Lekitton ohitura bihurtu dan San Silbestreko lasterketan parte hartu izan genuan ia talde osoa, salbuespen batzuk kenduta (azkan orduko gaixotasun edo lesioak direla ta). Urtez urte goratzko joera daukan lasterketa honek Lekittoz kanpoko beste hainbat herritako lagunak ekarri zituen maila eta kopuru ederra lortuz ia 300 bat izan ginian ta!

Guri dagokigunez, neskek maila itzala daukela argi ikusi genduan, Mireia eta Maiderrek marka ona egin eben ta. Mutillei dagokienez, azken aldian moduan Oka izan zan aurre aurrean euki genuen taldekidea, baina atzetiko Gio, Gorri ta Balenek be maila ederra erakutsi eben. Atzeratxuago: Ander Ugarteburu, Alex, Unai, Aintza, Paul, Markos, Jonan... Hamen daukazue sailkapenak eta argazki galeria: