2014/02/09

ERMUKO V. duatloia (2014/02/08)


Bosgarren urtez Ermun sprint duatloi bat izan genuen atzo egun euritsu eta hotz batean, baina ez zen nahikoa izan bertan behera uzteko izan ere 126 neska mutil ausartek amaitzea lortu zuten. Hauen artean 3 taldekide egon ziren irteera lerroan, Iker Prieto Chic, Julen Lopez Arritola eta Juan Jose Ortiz de Mendibil.

Iker Prietok egun gogorra euki zuen 3 aldiz lurrera erori zen ta, baina amaitzea lortu zuen gainera Jubenil mailan podiumean sartuz.

Hauek izan ziren beraien emaitzak:


2014/02/02

2013ko TRIATLOI / DUATLOI ZIRKUITUAK

Aurten bi kirolari izan dira Euskadiko Triatloi Federazioak ematen dituen zirkuituetako podiumetan, alde batetik Iker Prieto (duatloiko Junior mailan) eta bestetik Ander Okamika (triatloian Absolutu eta 23 urte azpikoetan).
ZORIONAK BIORI!!



Beste alde batetik, lagun daukagun Egoitz Zalakainek Espainiako Neguko Triatloi txapelketan lortutako garaipena aipatu nahi dugu, azkenena lortu baitu, pasan urtean azpitxapeldun geratu ostean. 
ZORIONAK EGOITZ!