|
Atzoko argazki panoramikoa |
Atzoko eguna Garraitz Kirol Taldeko kirolari, kirolari ohi, senide eta lagunentzat oso berezia izan zen, egunero 25 urte ez baitira betetzen eta. Isuntza arraun taldeko elkartean, iraganeko lehen triatletak, atzo eta gaur egunekoak, guraso, eta baita etorkizunekoak batu ginen pintxo, ardo eta freskagarri artean. Egia esan giro edarra sortu zan.
|
Luis eta Josune |
Bertarako bereziki prestatutako bideoek be barre eta algara itzelak sortu zizkigun, urteak zelan pasa dirazen konturatzeko modukoak izan dira eta. 1988. urtean sortu zenetik gaur egunerarte gauzak zelan aldatu izan diren konturatzeko balio izan digu, aldiz Garraitz Kirol Taldea sortu zen leku bardinean dago Lekeition eta Lekeitioko gazteekin, talde humil eta apalaren izaera mantenduz Euskal Herriko maila gorenean.
Hurrengo urteetara begira taldea badagoela argi daukagu, beraz 25 urte barru mende erdia ospatzeko kapaz garela argi daukagu!
BERTSUAK:
Zer ospatua dagoenaren
lekuko dugu gaur Ekaitz
baina merezi duen jendea
ez dugunez aipatzen maiz:
badabil norbait luze lanean
eta konpromezu jarraiz,
besarkada bat eta eskerrak
hartu itzazu Luis garaiz
zure laguntzaz heldu delako
heldu de lekura Garraitz.
---
Kiroltasuna eta kirola
bultzatu nahia bertute
Garraitz hainbat haur, gazte zein helduk
izan dute teilatupe.
Mende laurdena beteta harro
egon beharko genuke
ilusioak eta gogoak
jarraitzen baldin badute
gutxienean iraungo ditu
beste horrenbeste urte.
ZORIONAK DANORI!