KONTAKTUA

1 iruzkin:

  1. Kaixo lagun:

    Jakin badakigu lasterketaren bat antolatzen edota laguntzen duzula. Gure nahia eta ahal balitz zuek dauzkazuen posta elektronikoetara posta hau berbidaltzea nahi genuke.
    Bide batez zu ere elkartasun pausoak eta lasterbidea sortzen laguntzea nahi genuke.



    LASTERBIDEAN elkartasun lasterketako ekimenaren antolakuntzatik idazten dizuegu aurtengo maiatzaren 18an Bizkaiko Larrabetzu herrian izango den proban partehartzera gonbidatzeko asmoz.

    Iazko Oiartzungo lehenbiziko edizioaren arrakastaren ondoren ( bi lasterketen artean 1200 korrikalari), aurten ere egun osoko egitaraua prestatu dugu. Lasterketei dagokienez, ordea, bi lasterketa mota izango dira:

    - laburra: 3,7 km ( izen ematea egunean bertan: 2€)
    - luzea: 7,6 km ( izen ematea www.lasterbidean.com: 12€ eta maiatzak 5 rtik aurrera 15€ izando da. * bazkarirako tiketak izen ematearekin batera har daitezke*

    Esan bezala, lasterketez gain, maiatzaren 18ko egitarauak denetik dauka: lasterketak, bazkaria, umeen gunea, kirol erakustaldiak, kontzertuak...) Kirol eta herri giro paregabea izango da, zalantzarik ez!

    Anima zaitezte eta etorri lasterka elkartasun pausuak ematera!
    lasterbidean@gmail.com
    Informazio gehiago: www.lasterbidean.com
    https://vimeo.com/93662887
    https://www.mediafire.com/?s714ddnyvym96hd

    ErantzunEzabatu