2013/12/21

GARRAITZ KIROL TALDEA 25 urte

Atzoko argazki panoramikoa

Atzoko eguna Garraitz Kirol Taldeko kirolari, kirolari ohi, senide eta lagunentzat oso berezia izan zen, egunero 25 urte ez baitira betetzen eta. Isuntza arraun taldeko elkartean, iraganeko lehen triatletak, atzo eta gaur egunekoak, guraso, eta baita etorkizunekoak batu ginen pintxo, ardo eta freskagarri artean. Egia esan giro edarra sortu zan.

Luis eta Josune
Bertarako bereziki prestatutako bideoek be barre eta algara itzelak sortu zizkigun, urteak zelan pasa dirazen konturatzeko modukoak izan dira eta. 1988. urtean sortu zenetik gaur egunerarte gauzak zelan aldatu izan diren konturatzeko balio izan digu, aldiz Garraitz Kirol Taldea sortu zen leku bardinean dago Lekeition eta Lekeitioko gazteekin, talde humil eta apalaren izaera mantenduz Euskal Herriko maila gorenean.

Hurrengo urteetara begira taldea badagoela argi daukagu, beraz 25 urte barru mende erdia ospatzeko kapaz garela argi daukagu!
BERTSUAK:
Zer ospatua dagoenaren
lekuko dugu gaur Ekaitz
baina merezi duen jendea
ez dugunez aipatzen maiz:
badabil norbait luze lanean
eta konpromezu jarraiz,
besarkada bat eta eskerrak
hartu itzazu Luis garaiz
zure laguntzaz heldu delako
heldu de lekura Garraitz.
---
Kiroltasuna eta kirola
bultzatu nahia bertute
Garraitz hainbat haur, gazte zein helduk
izan dute teilatupe.
Mende laurdena beteta harro
egon beharko genuke
ilusioak eta gogoak
jarraitzen baldin badute
gutxienean iraungo ditu
beste horrenbeste urte.

ZORIONAK DANORI!

2013/12/16

SANTAMASETAKO KUADRILLEN ARTEKO XXXVI. KROSA

BAKARKA ETA TALDEKA IMANOL eta GARRAITZ KIROL TALDEA TXAPELDUN!!!!

Imanol podiumean




SAILKAPENA bakarka:
1. Imanol Goñi (Garraitz) fitxaje barria
2. Beñat Arnaiz (Antxintxika)
3. Ander Okamika (Garraitz)
5. Iker Prieto (Garraitz)
8. Balen (Garraitz)
9. Koldo Iturraspe (Garraitz)
--Unai Zatika (Garraitz) fitxaje barria

iturria: goiena.net




Garraitzeko kirolariak: Oka, Ipri, Unai, Gio, Valen eta Ima



SAILKAPENA taldeka:
1. GARRAITZ KT
2. ANTXINTXIKA
3. ARRASATE RUNNERS


KRONIKA
iturria: goiena.net








2013/12/11

2014. denboraldirako erropen diseñoa (aukeraketa)

Bizikleta, korrika zein lasterketarako erropa desberdinak eukiko dogu datorren artean eta Olentzerori ia ze modelo aukeratuko dogun hamen daukagu 2 diseño, 3. baten zain gaude daukagunean jarriko dogu!

Azken urteetako koloreak mantentzeko nahia euki dogu: zuria, urdiña eta laranja

ZE IRITZI DAUKAZUE?


2013/12/09

XI. JOSEBA JAKAREN OMENEZKO LASTERKETA

Abenduak 6, ostiralean, Durangoko Ezkurdi plazan Garraitz Kirol Taldeko 4 kirolarik parte hartu eben XI. Joseba Jakaren omenezko lasterketan: Oka, Valen, Gio eta Alex. Eta egia esan, maila oso onean ibili ziren laurak, lehen 40 postuetan sailkatu baitziren.

2013/12/06

ZORIONAK GARRAITZ (XXV. urteurrena)

GARRAITZ KIROL TALDEAREN XXV. urteurrena

1988. urteko ABENDUAK 7an Garraitz Kirol Taldearen jaio zan, hau da bihar, orain 25 urte. Urte guzti hauetan hamarnaka edo dozenaka lagun batu gara triatloi, duatloi, kros, trabesia, igeriketa froga... baita ere herriko jaietako hainbat ekimenetan: buruhandi, erraldoi, herriaren apainketan, umeen jolasak, kukaña...

Gaur egun Lekeition Garraitz triatloi talde bat baino gehiago dela esan dezakegu izan ere Euskara eta herriko jaiekin konpromezua duen taldea da. Aipatu beharrekoa da ere aurten Lekeitioko Triatloiaren XX. urteurrena izan dela hau da Bizkaiko zaharrena eta Euskal Herriko zaharrenetakoa ta kirol honek azken urteetan duen gorantzko joera ikusirik beste hainbat urte geratzen zaiola aurreikusten dugu.

Urteurren hau ospatzeko urte guzti hauetan Garraitz Kirol Taldearen izenean triatloi bat egin izan duten kirolari guztiak batzen saiatuko gara Abenduak 20an luntx baten inguruan azken urteetako ibilibide eta pasarteak alkarreri kontatzeko, historioak ez baitira faltako.

Gonbidapena luzatzeko zerrenda egiteko orduan 130 bat lagunen izenak irten dira... egia esan gu izan gara lehen harritua, ea ahalik eta lagun gehien batzen garen.

Besterik barik! Garraitzen 25 urteurren onetan eta geratzen dirazen beste hainbatetarako zorionak!!!


2013/12/04

Asteburu honetako lasterketak (Durangon eta Balmasedan)

Abenduko lehen asteburu honetan pare bat lasterketatan parte hartuko dute Garraitzeko kirolariak. Alde batetik Durangon Joseba Jakaren omenezko XI. lasterketan Jesus Mari Valencia "Valen", Koldo Iturraspe "Gio", Ander Okamika "Oka" eta Alex Fernandezek parte hartuko dabe. Guztira 6kmko ibilbidea daukon lasterketa ariña danon amaitu ta gero Durangoko Azokara ostera bat egiteko aprobetxatu ahal dan.

Beste aldetik Iker Prieto "Ipri"k X. Zalla-Balmaseda herri krossean parte hartuko du, 14km ko ibilbidea osatu beharko dau amaitzeko eta bidean aldapa bat edo beste igo beharko dute, adibide lez 6.kmtik 11.era gorantzko joera dauka. Biak goizeko 11:30etan hasten dira

Seguru maila ona emango dabela forma onean dagozen kirolariak dira eta!  

Azkanik Garraitz Kirol Taldeko kirolari ohia izan dako Ibon Oregiri Zorionak emon nahi dotzagu hemendik Cozumeleko Ironmanean (Mexiko) egindako lasterketa borobilagatik! 8:53:44ko denbora eta bere adin mailan 3. denbora egin du (absolutuan 24.) ondorioz 2014an Hawaiiko lasterketan egoteko slota eskura dauka.