2013/10/29

SAILKAPEN eta ARGAZKI BILDUMA

Domeka honetako lasterketa ta gero, ahal bezain ariñen nagusien lasterketako sailkapen eta argazki bilduma zabala jarriko dogu blog honetan beraz, zuen denbora, postu eta argazkiak ikusi nahi badituzue, berton izango dozue!

2013/10/20

LEKITTO BIXIRIK 6. KROSSA (Azaroak 3)

Kaixo lagunok!

6. urtez Lekittoko kaleetan zihar Lekitto Bixirik herri krossa eukiko dogu AZAROAK 3an. Aurten aldaketa bat egongo da bertan Lekitto Bixirik herri plataformien ordez geu, Garraitz Kirol Taldeko kirolarijok hartuko dogu testigua hamendik aurrera lasterketa honen antolaketan baina, ondala 6 ediziñotik hona izandako filosofija mantenduko dogu, hau da herritarron parte hartzia eta kirola bultzatzeko konpromezua.

Izen ematia lasterketia hasi baino 30min lehenago herriko Plazan izango da, umeek doan parte hartuko dabe eta nagusiek 5€ren truke lasterketako kamixetia eta parte hartzeko aukeria.

Guztira 4 irteera eta ibilbide antolatu doguz adin maila desberdinei zuzenduta:

2010-2007 urte bitartekoak (450m)
11:00etan portuan
IBILBIDIA: Abadien molliari joan etorri bat eta plazako helmugara zuzenian

2006-2003 urte bitartekoak (1050m)
11:15etan portuan
IBILBIDIA: Portuari buelta bat tinglauperarte, eskillarak igo eta Talatik barriro portura buelta handik plazako helmugan sartzeko.

2002-1999 urte bitartekoak (1400m)
11:30etan portuan
IBILBIDIA: Abadien molliari joan etorri bat eta portuari buelta bat tinglauperarte, eskillarak igo eta Talatik barriro portura buelta handik plazako helmugan sartzeko.

1999. urtetik aurrerakoentzako NAGUSIAK (5500m)
12:00etan portuan
IBILBIDIA: Portua inguratu Talatik Frontorantz ta plaza merkautik "Maderas de Lekeitiora", han buelta emon eta "Maderas Eiguren"eko serkatik Basoaldeara. Gernikako bidera heltzian Eskolaperantz bajatu eta oinezkuen kaletik ikastolara. Portalian buelta emon eta Dendari kaletik udaletxe aurrera, handik Arranegi enparantza zeharkatu eta Talara porturantz sartu eta handik plazako helmugara.

ORAIN BI URTEKO ARGAZKIAKIN EGINDAKO BIDEUA: