2014/01/31

ERMUKO DUATLOIA (2014/02/08)

2014. urte honetako lehenengo lasterketak hasten daude ta duatloi zirkuituko lehenengoa ate joka daukagu. Aurten, Ermun hasiko da sprint distantzian (5km korrika + 20km bizikletaz + 2,5km korrika)

Ermuko duatloi honek bere 5. edizioa izango du otsailak 8an, larunbatean, arratsaldeko 16:00etan emango zaio irteera Cardenal Orbe plazan eta guztira 190 kirolarirentzako lekua dago, momentuz 30ek izena emanda daukate, seguru azken unean beste hainbat lagunek izena emango dutela. Guri dagokigunez, taldeko duateletak prest dagoz, momentuz bik izena eman dute: Iker Prieto eta Julen Lopezek, ea 3. bategaz taldekako sailkapenean puntuatzeko aukera daukagun.

Ibilbideari dagokionez, korrikako sektorea herri barruan burutuko da, buelta bakarra izanik. Ondoren bizikleta hartu ta Mallabirako norabidea hartuta buelta bakarra emango zaio 20kmko ibilbideari. Azkenik, korrikako bigarren saioan, herri barruan beste buelta bat eman beharko da 2,5kmko ibilbidea osatuz.

Hobeto ikus dezazuen, hemen dauzkazue bideo batzuk:

BIDEOAK:






INFORMAZIO GEHIAGO:
- triatloi.org (inskripzioak)
- web orrialdea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina