VI.LEKITTO BIXIRIK


Nagusien irteera 2013
Kartela
6. urtez Lekittoko kaleetan zihar Lekitto Bixirik herri krossa euki dogu AZAROAK 3an. Aurten aldaketa bat egon da bertan Lekitto Bixirik herri plataformien ordez geu, Garraitz Kirol Taldeko kirolarijok hartu dogu testigua lasterketa honen antolaketan baina, ondala 6 ediziñotik hona izandako filosofija mantendu dogu, hau da herritarron parte hartzia eta kirola bultzatzeko konpromezua.

Guztira 83 ume ta gaztek ibili dira korrika portu inguruan, hauetatik (33) 2010- 2007 urteen bitarteko kirolariak, (35) 2006-2003 bitartekoak eta (15) 2002-1999. urte artekoak. Nagusietan aldiz 102 izan dira parte hartzaileak.


Izen ematia lasterketia hasi baino 30min lehenago hasi ginian herriko Plazan, umeek doan eta nagusiek 5€ren truke lasterketako kamixeta jasotzeko aukeriagaz.

Guztira 4 irteera eta ibilbide antolatu genduzan adin maila desberdinei zuzenduta:

2010-2007 urte bitartekoak (450m)
11:00etan portuan
IBILBIDIA: Abadien molliari joan etorri bat eta plazako helmugara zuzenian

2006-2003 urte bitartekoak (1050m)
11:15etan portuan
IBILBIDIA: Portuari buelta bat tinglauperarte, eskillarak igo eta Talatik barriro portura buelta handik plazako helmugan sartzeko.

2002-1999 urte bitartekoak (1400m)
11:30etan portuan
IBILBIDIA: Abadien molliari joan etorri bat eta portuari buelta bat tinglauperarte, eskillarak igo eta Talatik barriro portura buelta handik plazako helmugan sartzeko.

1999. urtetik aurrerakoentzako NAGUSIAK (5500m)
12:00etan portuan
IBILBIDIA: Portua inguratu Talatik Frontorantz ta plaza merkautik "Maderas de Lekeitiora", han buelta emon eta "Maderas Eiguren"eko serkatik Basoaldeara. Gernikako bidera heltzian Eskolaperantz bajatu eta oinezkuen kaletik ikastolara. Portalian buelta emon eta Dendari kaletik udaletxe aurrera, handik Arranegi enparantza zeharkatu eta Talara porturantz sartu eta handik plazako helmugara.

ORAIN BI URTEKO ARGAZKIAKIN EGINDAKO BIDEUA:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina