2014/02/09

ERMUKO V. duatloia (2014/02/08)


Bosgarren urtez Ermun sprint duatloi bat izan genuen atzo egun euritsu eta hotz batean, baina ez zen nahikoa izan bertan behera uzteko izan ere 126 neska mutil ausartek amaitzea lortu zuten. Hauen artean 3 taldekide egon ziren irteera lerroan, Iker Prieto Chic, Julen Lopez Arritola eta Juan Jose Ortiz de Mendibil.

Iker Prietok egun gogorra euki zuen 3 aldiz lurrera erori zen ta, baina amaitzea lortu zuen gainera Jubenil mailan podiumean sartuz.

Hauek izan ziren beraien emaitzak:





Sailkapen nagusiari dagokionez, Pello Osoro eibartarra eta Gurutze Frades Mugarra triatloi taldekoa izan dira nagusi, Gurutzeren nagusitasuna hasieratik amaierakoa izanez eta aldiz gizonezkoetan azken metroetan Pello eta Oier Ariznabarretaren arteko sprint estuarekin heldu dira helmugara lehenak.
triatloi.org

Datorren astean Sopelan dago hitzordua (2014/02/15) bertan 9. duatloia sprinta ospatuko baita. Lasterketa hau geldialdi bat eta gero dator.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina