2013/11/06

49. BEHOBIA-DONOSTI


 



Asteburu honetan dator Euskal Herriko lasterketarik ospetsu eta partehartzailiena, Gipuzkoako mugan hasi (Behobian) eta Donosti hiriko erdian amaitzen dana. Guztira milaka dira urtero lasterketa honetan parte hartzen dabenak eta Garraitzeko kirolari batzuk be euren lasterketia ondo egiteko prest dagoz.

Azkan orduko aldaketarik ez badao, honek dira gure kirolarijak: Valen, Gio, Oka, Haritz eta Ramon

Seguru Lekittotik be beste lagun pillo bat juan izan dira urtero, adibidez aurten dakigula Aiert doia, sailkapena daukaguzanian jarriko doguz danen denborak!

Behobia - Donosti perfila

Ondala egun batzuk be mezu hau zabaldu eben sare sozialetatik http://www.marca.com.noticias.li/leer/4086/suspendida-la-behobia-san-sebastian-2013/  Suspendidu egingo zala diru faltiagatik jejeje

 LASTERKETA HONEN EZAUGARRI BATZUK:

Data 2013ko azaroak10
Luzera 20 Km (homologatu gabea)
Ibilbidea Aldapatsua. 80 metro garaiera duen gainarekin 8. Km
Parte Hartzea 28.000 parte hartzaile
Irteera ordua 10,00 h. oinezko lasterkariak, 09,30 h. gurpildun aulkietan, 09,40 patinatzaileak
Irteera lekua Behobia (Irún), nazioarteko zubiaren ondoan
Irteera lekuak Sei. Denbora eta koloredun dortsalen arabera
Helmugaren kokapena Donostia, Boulevardeko zumardia (Hiri erdia)
Kronometratzea Championchip
Txiparen fidantza Ez
Izen-ematea 38,00 euro
Gehinezko denbora 2:45 ordu irteeratik
2011an helmugaratuak 21.514
Kategoriak Junior, Promesak, Seniorrak, beteranoak, Ezinduak
Garraioak irteerara Trenez Donostiatik eta beste herrietatik
Ano-postuak 8 ibilbidean eta helmugan
Mediku Asistentzia Hospitale mugikorrak 15, 18, 19'5 km eta helmugan
Sariak dirutan Ez
Oroigarriak Maila bakoitzeko hiru lehenengoei
Opariak Domina. Teknologia handiko Adidas kamiseta
Poltsak gordetzeko lekua Bai
WC Irteera eta helmugan
Dutxak Udal Kiroldegiak eta Kontxako Kabinak
Masajeak Helmuga gunean
Musika Bai
Alda-lekuak Ez
Babesle nagusia Adidas
Antolatzailea Fortuna Kirol Elkartea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina