2013/11/24

Donostiko Maratoiko 10kmak eta Santurtzi Bilbo (16km)

Aste honetak Garraitzeko 3 kirolarik Euskal Herriko bi kross garrantzitsutan parte hartu dute, alde batetik Julen Lopez eta Iker Prietok Santurtzitik Bilborako lasterketan eta bestetik Ander Okamikak Donostiko Maratoiko lasterketa barruan antolatu duten 10km ko lasterketan.

Eguraldiak askorik lagundu ez badu ere, bakoitzak bere maila eman du eta emaitza onak ikusi ditzazkeguz. Alde batetik Santurtzitik Bilborako 16km inguruko ibilbidea egiteko, Iker Prietok "Ipri" 1h 03ko denbora behar izan du aldiz, Julen Lopez, Garraitzeko izozkigileak aldiz 1h23´00ko denboran sartu da Bilboko Gran Viako helmugan. Bakoitza bere mailan, lasterketa ona egin izan dutela esan genezakegu!

Lekitto Bixiri: Imanol, Ibon San Miguel, Oka eta Ipri besteak beste
Santurtzitik Bilbora 2013 SAILKAPENA 


Bilboko lasterketa honetan aipamen berezi bat egin behar dogu Lekeitiokoak diren beste lau korrikalariei, bereziki Tximistako Ibon San Miguel gazteari 18. postuan helmugaratu baita 0:51:00ko denbora eginez.



Donostiko kaleetan zehar Ander Okamika "Oka"k parte hartu du 10km ko lasterketan, hemen nahiz ta amaierako sailkapenean 4. postuan ikusi, 5. sartu izan da helmugan. Ahala ta guztiz ere 3.21 ean kma egitea oso ondo dago.

Zorionak hiruroi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina